BERRIA, Larrepetit, 2012-11-10
Hirurogeita hamabost urte ditu eta aspaldian ez
bezala, ia egunero ari da autobusa hartzen. Behin ilundu eta gero,
txartelik ordaindu gabe, eserlekua hartzen du. Baina autobusa ez da
sekula dagoen lekutik mugitzen, eta bere irudimenarekin bidaiatu behar
izaten du: Sandy izeneko urakana etorri eta zeukan gutxi hura eraman aurreko irudiak datozkio oroitzapenen bidaiara.
Warm Buses (autobus epelak) izenekoak jarri dituzte urakanaren eragina sentitu dutenentzat, inora mugitu gabe, bertara igo, eseri eta berotu daitezen.
Ekaitzaren ondoren amesgaiztoa hasten dela eta ez barealdia pentsatzen dute ekialdeko kostaldeko hainbat herritar estatubatuarrek. Ezer gabe geratu dira, zeukatena haizeak eramanda, suntsituta, soinean jantzita zeramatenarekin daude. «Eta non dago laguntza?», «non daude aseguruak?», «non daude gure zergak?», galdetzen dute ozen.
Negar malkorik dagoeneko geratzen ez zaienak, hondakinetara inguratu eta berreskuratu dezaketen gutxiaren bila dabiltza: familia argazki bat, umearen panpina… edozerk balio du.
Etxea zutik geratu zaienak, hotzez, elektrizitate eta urik gabe (elur ekaitza izan dugu aste honetan). Milioika lagun ari dira janaria, arropak, mantak, toallak, umeentzako opariak bidaltzen. Eta duela bi astera arte denetik zuten hiritarrek, horretara ohituta ez egonagatik, bidalitakoa hartu beste erremediorik ez dute.
Gasolinaren errazionamendua jarri zen atzo, ostiralez, abian New Yorken: matrikula bikoitiek hartu ahal izango dute egun bikoitietan, eta bakoitiek gainontzekoetan. Ez dago denentzat.
Egoera halakoa bada munduko herrialderik aurreratuenean, zer ez ote da izango urakanen eta ekaitzen kolpeak berdin-berdin jasotzen dituzten Haitiren moduko herrialdeetan? Hemengoa ikusita, bizitza irudika dezaket: ekaitzaren ostean, han ere, barealdirik ez. Eta amesgaiztoa, luzeagoa eta gaiztoagoa.

No hay comentarios:
Publicar un comentario