Eastetik, 2012-11-08
Times Square-ko pantaila handietako batzuetan
telebista hainbat katetako irudiak eta soinua , eta behean jende dezente
emaitzei begira. Oihuak eta txaloak entzuten ziren, Obamak estaturen
batean irabazi zuela esan ez gero (New York demokrata da).
Harlemen ere telebistari begirik kendu gabe zeuden. Eta bat batean, Obama irabazletzat jo zutenean, eztanda! Jendearen txaloak, oihuak, besarkadak, irribarreak, dantzak. «Obama, Obama», «We got it», eta antzekoak ozen entzun ziren. «Lau urte gehiago» oihukatzen zuten bandera amerikarrak astinduz. Autoak bozina joaz, sakelakoarekin argazkiak atera eta atera… Eta Malcom X etorbidetik, Empire State ikus zitekeen urdin-urdin (irabazlearen kolorea)!
Ez da duela lau urteko ospakizuna izan, ordukoa izugarria, ikusgarria, historikoa izan zelako. Baina oraindik, maila apalagoan bada ere, Barack Obamak, ilusioa pizten du jende askoren artean. Edo bestela, ordukoak irauten die oraindik. Emakumeak (%55), 30 urtez azpikoak (%60), eta gutxiengoak (afroamerikarrak, latinoak) konbentzitu ditu. Eta swing estatu erabakigarriek lau urte gehiagoko epea eman diote.
Yes we can izan zen lehendabiziko legegintzaldiko lema. Bigarrenerako, Yes he did (bai, egin zuen). Gustatzen zait, zaila zirudiena egin baitu. Baina egin ahal izatetik egitera aldea dago. Eta esaldi horrek erabateko zentzua izan dezan, orain, agindutakoa betetzea falta da: Mr. President, gogoratzen osasunaz, hezkuntzaz, gizarte politikez, ekonomiaz, zergez, nazioarteko politikaz esandakoak? Hiritarrek ez dauzkate ahaztuta. Eta horiek gauza ditzazun denbora gehiago behar duzula erabaki dute.
Ordezkarien Ganbaran demokratek ez daukate gehiengorik, eta horrek gobernuari bidea zailduko dio. Baina hemendik lau urtetara aurkeztu ezinak ausardia politiko gehiago emango diolakoan nago. Bai, arrazoi. Niri ere, ilusio apur horretatik zerbait geratzen zait, nonbait!

No hay comentarios:
Publicar un comentario