Larrepetit, 2013-04-06
Momentu zailetan, gogorretan keinuek, txikiak izan
arren, esanahi eta pisu handia har dezakete. Gertutasuna, konplizitatea,
zurekin nago, elkarrekin gaude adieraz dezakete. Baina, aldi berean,
keinuek, berez, naturalki atera beharko lukete. Estrategiarik gabe,
eskatu edo bortxatu gabe.
Pasa den martxoaren 1ean indarrean sartu ziren murrizketen haritik hartu du erabakia Barack Obama presidenteak: bere soldataren %5 bueltatu egingo du. Hainbat funtzionariori automatikoki egin zaien beherapenarekin solidario izan nahi du proportzio berean. Eta erabakiak, atzerako eragina izango du, eta murrizketak indarrean sartutako egunetik egingo du.
Presidentearen soldata legez onartzen da, eta ezin izaten da agintaldian zehar aldatu. Eta «bahiketa» modura ezagunak egin diren murrizketek ere ez diote bere diru sarrerei eragin. Horregatik, txeke bidez bueltatuko du dirua. 400.000 dolar irabazten ditu urtean. 16.600 inguru bueltatuko ditu.
Chuck Hagel Estatu idazkariak eta bere ondorengoak, Ashton Carter-ek, edo John Kerry Estatu idazkariak ere Obamaren bide bera jarraituko dutela iragarri dute. Gehiago ere etorriko dira, seguruenera.
Keinuak dira. Keinu txikiak seguruenera. Txikiegiak? Arazoa konponduko ez duten keinuak. Baina ezer ez egitea baino, hobe keinu txikiak egitea ezta? Handiak txikien ondoren etor litezke. Edo inoiz ez.
Bai, arrazoi: esfortzu ekonomiko izugarririk ez die eskatuko hori egiteak. Soldata oso onak eta aberastasun ugari dauzkate. Eta askok keinu handiagoak esperoko dituzte! Edo, sikiera, halako keinuak kutsakorrak izatea.
Ondo aztertua izango dute Etxe Zurian keinu horrek presidenteari ekar diezaiokeen errentagarritasuna, onura. Horrexegatik, ez dela naturalki ateratakoa usaindu liteke.
Hara zergatik keinuek sinesgarritasun gutxi ere izaten duten batzuetan.