Korrika pasaden asteburuan munduko hiriburu garrantzitsuetara iritsi zen. Igandean, Donostian 17. edizio hau bukatu aurretik, ordea, New Yorkera iritsiko da. Larunbata, Apirilaren 16an, arratsaldeko 14etan elkartuko dira hirian bizi diren euskal zaleak "korrika, korrika..." oihu egitera, eta Euskarari itsasoaren alde honetatik bultzada ematera.
KORRIKA McCarren Park (Williamsburg, Brooklyn) ingurutik abiatuko da esandako orduan. Eta laurak buelta horrtean, KORRIKAren aldeko ekitaldiek Eusko Etxean jarraituko dute babarrun jan batekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario