Negua luzea izan da aurten New Yorken. Luzea, hotza eta desatsegina! Hala egin zait behintzat niri. Eta baita nire ingurukoei ere. Udaberririk ere apenas egin digun. Neguak kendu dizkio hain ederra eta atsegina izan ohi den urtaroari egunak. Bere egin ditu, luzatuz... luuuuuzzzzzaaaaatuuuuuzzzzz...
Eta bapatean, plast, udan gaude.
Egia da, hemen, urtaroen aldaketak ez direla hor bezala izaten (nahiz eta aurten Euskal Herrian izan duzuen eguraldi tropikalak zer pentsatua ematen didan). Hemen, dida batean aldatzen dira . Eta oriango honetan ere halatsu izan da. Bapatean, 35 gradutik gorako temperaturekin arkitu gara. Galtza motzak eta txankletak atera, eta pantorrilak airean, dendetako ateak zabaltzen direnean handik etortzen den aire egokituaran frexkoa probestuz, hor gabiltza uda giroan erabat murgilduta. "Ez zenuen beroa nahi? Ba to beroa" esango du norbaitek negu luzeagatik izan ditudan kexuengatik. Eta ez daukat asmorik. Izan ere, uste dut, aurkitu dudala udako beroari aurre egiteko modu egokia. Ume bihurtzea bezalakorik ez! Bai, ongi irakurri duzu: haurtzarora bueltatzea, beti da freskatu aldia hartzea. Froga, grabatu dudan bideo hau...
No hay comentarios:
Publicar un comentario