Telebista piztu eta beti-betiko "dinosaurioak" aurkezle gisara ikustea oso normala da Ameriketako Estatu Batuetan. 70 urtetik gorako aurkezleak, belaunaldi desbedinak hazi dituzten aurpegiak, ilea urdinduta, eta seguruenera ebakuntza estetikoren bat edo beste eginda, kameraren aurrean ikustea eguneroko zerbait izan da. Baina badirudi, zenbaitzuk erretiroa hartzea erabaki dutela. Hemen ere, audientzia gehien lortzen dituzten telebista saioak, kantuari eta dantzari eskeinitakoak dira (American Idol, Dancing with stars). Eta horietan, tokirik ez dute aurkezle beteranoek."El Pais" egunkariak argitaratu duen artikulu honetan ondo adierazten da nola dagoen sektorea eta joera berriek zer eragina izaten ari diren (internet bidezko kontsumoak, telebista menura aukeratzeak...)
http://www.elpais.com/articulo/Pantallas/fin/viejas/glorias/elpepurtv/20110613elpepirtv_2/Tes
No hay comentarios:
Publicar un comentario