2011/08/27

Irene iritsi aurretik, New York

Irene omen dator New Yorkera. Indartsu gainera. Sekulan halakorik ez bezala. Eta New Yorkek, Irene bezalakoak ez ditu ezagutzen. Hara bisita honen aurrean nola prestatu den hiria (Manhattan).

Ebakuaziorako, dena prest


"Subway"-a (metroa) itxita



Eskaparateetako telebistetara begira jendea


Ilara luzeak supermekatuetan.


Times Squarreko cowboy-a (kantzontziloak eta kitarrarekin normalean)
gaur inoiz baino arropa gehiagorekin: uretarako txaleko gorria jantzita.


Gaur, erosoena, txankletekin...


edo, bota luzeekin,... norberaren aukeran. 


Banketxeak itxita


Dendak ere bai.



Mezak ere bertan behera geratu dira


Parkeak itxirik


Eta kaleak hutsik



Irene, badator. Eta New York prestatu da bera hartzeko.



Argazki guztien egilea: Gari Udabe.

1 comentario: