Irene pasa da,, Nik Manhatanen erdi-erditik bizi izan dut etorri aurrekoa, momentua bera eta ondorena. Zalaparta sortu du etorri aurretik. Ez zen gutxiagorako. Baina uste baino isilago eta azkarrago pasa da. Kalteak utzi ditu. Hildakoak lehendabizi. Horiek konpondu ezinak. Eta materialak gero. Horiek berreskuragarriak. Hona hemen, Irene pasa ondorengo lehendabiziko orduetan Manhattango erdialdean hartutako irudi sorta.
Euria
Turistak familiei deika: ondo gaude!
Eraikinetako ateak hondar zakuz babestuta
Etxerik gabekoak, berdin...
Eskaparateetako babesak kentzen
Argi indar konpainiakoak
Kazetariak
Cowboya, gaur, uretako txaleko gorririk gabe
Negozioak itxita
Empire State guztiaren testigu. Beti bezain tente!
Etorbideak, hutsik
Haizearen dantzan, banderak
Suhiltzaileak batera eta bestera
Clubak, itxrik.
Ordu batzuk barru, New York hiria betiko itxurara bueltatuko da. Eta Irene aztoramendu handi samarra sortu zuen bere historiako pasarte bat izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario