BERRIA, Larrepetit, 2012-05-26
Urtebetetze jaira iritsi gara. Hiru solairuko etxe
eder batean bizi da, eta atzealdean aparteko lekua dauka barbakoa eta
jaia egiteko. «Kaixo», agurtu dut bera. «Ni Arnando naiz», esan dit,
«baina jende guztiak Bebe deitzen dit».
Salsa musika ozenak erakutsi digu bidea. Urte askotarako esanez eman diot bostekoa Santiagori. «Beberen aita zara, orduan?», galdetu diot. «Ez eta bai», erantzun dit. «Maira haren amaren bikotekidea, baina hauek seme-alabatzat dauzkat». «Aaa» atera zait. «Hala ere», jarraitu du, «Puerto Ricon bi alaba eta bi biloba ditut». «Zer?» atera zait. «Baina zenbat urte dituzu?». 38, erantzun dit. «Joder, nire jirakoa da, eta dagoeneko aitondua», pentsatu dut. Whiski txupitoarekin irentsi dut errealitatea.
Arroza, babarrunak eta haragia dago jateko. Nahasketa gustuko dut. Bi neska gazte inguratu zaizkigu, eta Santiagok aurkeztu dizkigu: «Hau Beberen arreba Janisse da, eta ondokoa, haren lagun bat». «Aita, ez da nire laguna; nire neska-laguna da», zuzendu dio alabak. «Bueno, hori», gaineratu du berak.
Garagardoa freskoa dago, eta iluntzea, ederra. Ondoko bizilaguna ere hesira inguratu da, alkohol usainean. Zaunka egin dio Jack etxeko zakur itsusi gazteak, eta ondoren beldurrez oihuka ihesi dabilen bisitariaren atzetik abiatu da. Mahaiak jarri dituzte. Eta launaka dominoan jokatzen hasi dira festakideak. Salsa eta bachataren erritmora dantzan, berriz, 42 urteko ama amondua, biloba erdi-lokartua eta osaba mozkortua.
Happy birthday jartzen duen tarta handi bat atera dute, kandela eta guzti. Putz egitea eta argazki kameren flashak batera etorri dira.
Barrea, algara, umorea ez dira falta. Goizeko ordu biak dira eta haragia bota dute barbakoara. Chicharron deiturikoa, ze goxoa. Presa han ez da existitzen. Baina egun argia bai. Iritsi aurretik, gu bagoaz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario