BERRIA, Larrepetit 2012-05-05
Egun argitan lo egiten du Simonek. Eguzkia ezkutatzen
hasten denean zabaltzen ditu begiak, eta orduan hasten da beretzat egun
berria. Ilunpetan pasatzen dituenez ordurik gehienak, horretara ohituta
dauka bista.
Lur azalean dagoenean, hiriko argi emana ikus dezake, zirkulazioa sentitu, jendea pasaeran ukitu.
Baina lur azpian sartzearekin batera, isolatu egingo da: mundu berri batean sartuko da, arau propioak dauzkan gizarte txiki batean murgilduko da, eta bertako partaide izango da ordu batzuetan.
Ilun dago behea. Ez da argirik ikusten beste aldean. Eta horrek nahigabea eragiten dio zenbait egunetan Simoni. Baina aurkitu du aurre egiteko modua ere: umorea da botikarik eraginkorrena. Ahal duen guztietan, barre egiten du ondokoekin, ondokoez, bere buruaz. Horrela, iluna ez du hain beltz ikusten. Eta berriro ere lurrazalera ateratzen diren arteko orduek 60 minutu izan beharrean, 50 dituztela pentsatzen du, berez luze egiten zaiona laburrago sentituz.
Arratoiak lagun ditu, eta haiek Simon ere ezagutzen dute. Ez dituzte alferrik elkarren ondoan hainbeste eurite, elurte eta haizete pasatu. Eta ondo ikasia daukate, burdinazko sugea, urrutian, bi begiak zabalduta datorrela ikustean, alde batera egin behar dutela.
Gauez, mantsoago etorri ohi da, urrundik orroa boteaz, badatorrela adieraziz.
New Yorkeko lur azpiko pasabideetan egonagatik, burua gora jiratzen du zenbaitzuetan: han dauzka maite dituen guztiak, eta pentsamenduak handik jaso nahi izaten ditu.
Eguna argitzen hasten denean, Simon lurrazalera igotzen da. Eta milioika hiritarrei uzten die lekua behean. Dena prest dago: burdinbidea segurua da.
24 orduan etenik gabe dabilen munduko metro bakarrari bidea garbitzen eta konpontzen dien langileak dira. Hiriko meatzariak. Eta meatzari guztiek bezala, nire miresmenik handiena dute horiek ere.

No hay comentarios:
Publicar un comentario