BERRIA, Larrepetit, 2013-01-26
Ez da New York militar izugarri ikusten den hiria. Noizean behin soldadu gazte edo marine
helduren batekin topo egiten duzu. Gehiago ikusten dira, uniformerik
gabe, «gerrako beteranoa naiz, zure laguntza behar dut» jartzen duen
txarteltxoarekin soldadu ohiak kaleetan edo metroan, diru eskean. «Gure
soldaduak dira, gure askatasunagatik borroka egin dutenak. Merezi dute
nire errespetua eta laguntza», diote hiritar batzuek, dolar bat ematen
dieten bitartean. Ondotik pasatu, eta kasurik ez diete egiten gehienek.
Pentagonoak ez ditu aurkeztu zaharrak 2012ko datuak: 349 militarrek egin zuten beren buruaz beste AEBn, Afganistanen hil ziren soldadu kopurua baino 50 gehiagok. Alderantziz, gerran soldadu horiek zenbat pertsona hil dituzten, hori ez da esaten. Baina hara gakoa: mugaz beste aldeko hiritarren artean antsietatea eta depresioa sortarazten duen soldaduari ere gaitz bera datorkio nonbait bueltan. Jasangaitz bihurtu eta bere buruaz beste egiteraino. Leon Panetta Defentsa idazkiarentzat arazo horri aurre egitea izan da frustraziorik handienetakoa sortu dionetako bat.
Emakumezko soldaduak borrokan aritzeko indarrean zen debekua amaitzeko agindu du aste honetan. Orain arte eskuratu ezin zituzten 230.000 lanpostuetan parte hartu ahal izango dute emakume militarrek. Berdintasun uniformeduna lortzeko bidean, pauso garrantzitsua.
Panettak ondo daki, ordea, emakumezko soldaduak ez direla borrokatik at egon; gudu zelaia izan da desberdina: militar emakumeen artean, hirutik batek jasaten baitu sexu jazarpen edo erasoren bat. Eta egilea, ondoko militar kidea. Gerra latz eta luzea hori!
Eskoletara eta aisialdi lekuetara joan eta gazteak AEBetako armadara batzeko konbentzitzea da Joanna soldaduaren lana. Baina, noski, gidoian ez dago aurreko konturik. Militarrek emango dizkizuten ikasketak eta etorkizun oparo eta zoragarria besterik ez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario