BERRIA, Larrepetit, 2013-05-18
Floridan dagoen herri bat da North Miami. 26 kilometro
karratu ditu, eta 60.000 biztanle inguru. Haititik etorritako
komunitate handia bizi da. Eta, orain, alkatea aukeratzeko zeregina
dute. Hautagaiak kanpainan daude. Eta programa zabaltzeko lana, nolabait
esateko, gutxitan ikusten den moduan egiten ari dira.
Anna Pierre erizaina da, eta alkatetzarako hautagaietako bat. Agerkunde bat izan duela dio: Kristo azaldu zaiola, eta hauteskundeetara aurkezteko esan omen dio belarrira. Kristoren babesa duela. Eta Pierrek, amen. Izena eman eta milaka hauteskunde txartel inprimatu ditu «Anna Pierre Jesu Kristok babesten du» hizki handiz idatzita.
Mehatxuak jaso dituela salatu du. Baina estilo haitiarrean: bere bulegoko atearen aurrean, leporik gabeko oiloak, piztutako kandela gorriak, antxumeen barrabilak eta orratzez betetako panpinak azaldu omen dira.
Animalien kontrako krudeltasunaren aurkako elkarteak Floridan dauden lege gogorrak erabil daitezela eskatuz, eta herriko garbitzaileak kaleak garbitzean jaso behar izaten dutena gehiegizkoa dela esanez.
Jean Marcellus da beste hautagaietako bat, eta mitin bat bukatu ostean, ezagun bat inguratu eta muturreko bat eman zion bere ideiekin bat ez zetorrelako.
Joseph Haber hautagaiak, berriz, kanpaina osoa kale izkina batean pasa du xaboi pastillak jendeari banatuz, udalean dagoen zikinkeria guztia garbitzeko berari boza emateko eskatuz.
New Yorken ere alkate berria aukeratzen da aurten, baina zein kanpainaurre desberdina ari garen bizitzen: mitinak, hitzaldiak, auzoetara bisita jendetsuak… Jesu Kristok, New Yorken, ez du inor babesten! Kolpe bakarrak hautagaiek atrilari ematen dizkiotenak dira. Kale bazterretan ez dago xaboia banatzen duen hautagairik. Eta bulegoko atearen aurrealdeetan oilorik ez!
Alde ederreko saltsa du North Miamiko kanpaina jarraitzea tokatu zaion kazetariak!

No hay comentarios:
Publicar un comentario