Larrepetit, 2013-06-22
Uste dut New Yorken egitea gehien gustatzen zaidan
gauzetako bat kalean ibiltzea dela. Orduak pasatuko nituzke batera eta
bestera, zer suma, zer ikusi, zerk atentzioa emango, nor topatuko!
Hemengo etorbide eta kaleetan barrena galtzea gogoko dut.
57. kaleko kantoia eta bosgarren etorbidea elkartzen diren lekuan beheranzko norabidea hartu nuen, eta berehala ikusi nuen emakume hura, izkina batean, manta zahar batean bilduta, eskean. Pausoa mantsotu nuen, eta ez nion begirik kendu. Inguratu ahala konturatu nintzen negar batean ari zela! Benetako malkoak ziren masailetatik behera zetozenak. Etxerik gabeko emakume hark bihotza ukitu zidan. Bere parean geratu eta «help me, help me», lagundu nazazu eskatu zidan, negar batean. Joder, nola esango nion ezetz! Eskua patrikan sartu eta ahal nuena eman nion. Ondo sentitu nintzen hori eginda.
Ordu batzuk geroago berriro leku beretik pasatu nintzen, baina kontrako espaloitik. Eta hara nire sorpresa, herioan zegoen emakume hura bere gauzak jaso eta patxada ederrean telefonoz hizketan metroa hartzera zihoala ikusi nuenean.
Beste batean, sekulako herrena egiten zuen gizon bat inguratu zitzaidan diru eske. Ia ezin zuen ibili ere egin! Nire laguntza xumea eman eta egun batzuetara, gaueko ordu txikietan, hara non ikusten dudan gizon bera, bastoirik gabe eta herrena auskalo non galduta, maratoia egiteko adinako sasoirekin!
Bi kasuetan sentitu dudan amorrazioa, sua, iruzurtua izatearen sentipena, ordea, erlatibizatzen ikasi dut. Aitortu beharra daukat batzuk oso antzezle onak direla, eta, sikiera, dolarretan eman diedan laguntza izan dadila horretarako aitorpena. Denak ez dira-eta Broadwayko antzokietara iristen. Baina honek beste zerbait ere sortarazi dit: mesfidantza. Horregatik, azkenaldian, musikari edo kaleko artistei bakarrik ematen diet propina!

No hay comentarios:
Publicar un comentario