2011/01/19

St Pauli futbol taldeko jarraitzaileekin



Brooklyn eta Manhattan lotzen dituen zubietako batek  Williansburg du izena. Justu haren babesean, zubiaren alde batera, EAST RIVER BAR izenekoa dago. Bertan bildu ohi dira Alemaniako St Pauli futbol taldeko jarraitzaileak beraien gogoko taldearen partidak ikustera.

Lagun batzuek gonbidatuta, hura ezagutu zuten duela hilabete batzuk zenbait euskaldunek. Eta bertan, zer eta ikurrinak eskatu zizkieten bertan jartzeko.  Eguberrien ostean, denborarik galdu gabe,han joan dira zorra kitatzera. Trukean, Alemaniako jarraitzaileek taldearen bufanda erregalatu zien. Argazkian, Jon Cerezal bufandarekin,  FC  St Pauli Fans NYC-ko bi kiderekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario