BERRIA, Larrepetit, 2013-03-09
New York eta Los Angelesen atzetik, Chicago da biztanle gehien dituen hiria. Hiri haizetsua
ere esaten zaio Michigan lakuaren hegoaldean kokatutako guneari. 1871.
urtean suak kiskali zuen hiriaren erdigunea. Eta 150 urte geroago, beste
su batzuengatik ari da titulu asko jasotzen: su armen bidez hildakoen
kopuruak gehien gora egin duen hiria da.
90eko hamarkadan, New York eta Chicagoko erailketa datuak paretsukoak ziren. Gaur egun, hiru aldiz gutxiago da lorik egiten ez duen hirikoa.
Illinoisko estatuak armen kontrako legedi zorrotza du indarrean. Chicagon ezin da, esate baterako, armarik erosi. 2010. urtean konstituzioaren aurkakoa zela epaitegiek ebatzi arte, pistolak debekatuta zeuden. Armen jabeek polizia etxeetan izena eman behar dute. Baina, hala eta guztiz ere, 2011. urtean baino %12 tiroketa gehiago izan ziren iaz, guztira 2.364. Eta hildakoen kopuruak %16 egin zuen gora, 506raino.
Gazteria da zuzenean biolentzia honek jotzen duena, eta hiriko alderik behartsuenak hildakorik gehien izaten dituztenak. Zinemak hainbat aldiz erakutsi digun 20ko hamarkadako Chicago beldurgarri harekin konparatu dute zenbaitzuek. Gehiegi esatea izango da hori, baina arazo handi bat dutela ezin liteke ukatu.
Washingtondik datorren armen lege baten esperoan, 200 polizia gehiago jarri dituzte hiriko kaleetan. Eta, une batez, tituluak aldatzen hasi direla iruditu zaigu: Chicago Sun-Times eta Chicago Tribune egunkariek zera diote: otsaileko 28 egunetan, 14 erailketa izan dira Chicago hirian. Urtarrilean izan ziren 43rekin konparatuz gero, albiste ona.
Zoritxarrez, badu beherakada horrek beste arrazoi bat: negu ekaitzak asko izan dira otsailean Chicagon. Eta elurrak eta hotzak hiltzaileak ere epelean egonarazten ditu, eguzkia noiz aterako zain.

No hay comentarios:
Publicar un comentario