BERRIA, Larrepetit, 2013-03-16
Behin denboraldi bat New York bezalako hiri batean
pasatzean, bertako erritmoa sartzen da barruan, eta eraman egiten zaitu.
Badira zerorren ibilera azkarraz konturatzen zaren egunak. Baina,
normalean, kanpotik bisita egitera etortzen den norbaitek gogorarazten
dizu, batere beharrik gabe ere, azkar ibiltzeko joera hartu duzula, edo
pausaje bizian joan ohi zarela.
Semaforoa, trafikoa edo aurrean duzun jende multzoaz gain, badago bat-batean erritmo hori hautsi eta gerarazten nauen zerbait: Manhattango etorbide handietan euskara entzuteak. Ez da eguneroko kontua, baina bi eskuekin kontatzeko adina aldiz gertatu izan zait. Munduko ehunka hizkuntza entzun litezkeen hirian, eta geu zenbat garen kontuan izanda, ez gabiltza proportzio batere txarretan.
Nondik natorren, zer naizen eta zein den nire ama hizkuntza ehunka aldiz argitu behar izan diet hemen ezagutu ditudan askori. Eta nire hizkuntzan bizitzea, ikastea, lan egitea erabaki dudala, edo hori egiteko eskubidea dudala defendatzea ere tokatu zait. Dakizkidan hizkuntza guztiak buruan dauzkadala baina bihotzean bakarra sentitzen dudala kontatu izan diet. Batzuek ulertu naute. Beste batzuentzat, milioi askoko talde batean ez bazaude, ez zara existitzen eta denbora galtzen ari zara halako hizkuntza txiki batekin. Ze mozkeria, alajaina!
Gaur, beste behin korrika ibiltzea egokituko zaigu. Central Parken, gainera. Eta oraingo honetan, euskara entzunda, ez naiz bat-batean geratuko. Euskara gaur Manhattango plazan ozen entzunaraztea izango da helburua. Eta geratzekotan, txalo zaparrada bat emateko izango da: presarik gabe, pazientzia handiz, Brooklyngo Euskal Etxean euskara ikasten ari diren ikasleei, noski. Horiena bai meritua, astebururo, batzuetan kilometro asko eginda, lezioa hartzera hutsik egin gabe joatea. Miresgarria. Eta irakasleei, noski. Aupa zuek!

No hay comentarios:
Publicar un comentario