Larrepetit, 2013-06-08
Pertzepzioa da, ustea, baina gero eta etxerik gabeko
gehiago ikusten da New Yorken azken aldi honetan. Ez da nirea bakarrik:
inguruko hainbatek ere gauza bera ikusten dute. Eta horren arrazoietako
bat ditxosozko aurrekontu jaitsiera da.
Kalean, aterpetxeetara joan gabe ikusten diren etxerik gabeko gehienek buruko gaitzak izaten dituzte edo osasun arazo larriak. Eta lehendik urriak ziren haiei laguntzeko zerbitzuek diru gutxiago dutenez, errealitate gordin hau bistakoagoa da kalean.
Estatu Batuetako Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroak eman berri dituen datuei erreparatu: bost estatubatuarretik batek du buru osasun arazoren bat, eta 3 eta 17 urte arteko haurretan ere portzentaje bera mantentzen da. Urtero 45 milioi estatu batuarrek izaten dute depresioa, elikaduraren trastornoren bat, trauma ondorengo estresa edo droga kontsumoen ondorioren bat. Eta gaixo hauen ehuneko 60a ez da sekulan sendabidean jartzen. Umeetan, erdiek bakarrik jasotzen dute tratamenduren bat.
Zifrak handiak dira. Izugarriak. Eta gaiari adarretatik heldu beharrean eta aurrerapauso bat eman beharrean, alderantzizkoa egin da: 4.500 milioi dolarretan moztu tratamenduetarako diru laguntzak.
Gaixo hauek ilunpetatik atera behar direla esan berri du Obamak. Seguruenera, Estatu Batuetan gertatu diren hilketarik handienen egileek patologia psikiatrikoren bat dutela gogoan izanda.
Osasuntsu dagoen gizarte batek buru osasuna ere maila berekoa izaten du; baina burua ondo duena kontrolpean izatea, mantentzea, askoz ere zailagoa izaten da. Beraz, horrekin ondoriozta dezakegu botereei komeni zaiela buruaren kontrola izatea!
Puf! Herrialde honetako konspirazioaren teorien etenik gabeko susmoak hezurretaraino sartu zaizkidala konturatu naiz. Nire buruak ere terapia behar ote du?

No hay comentarios:
Publicar un comentario