Larrepetit, 2013-07-06
Afrikan ibili da Estatu Batuetako presidentea. Eta komunikabideek erakutsi diguten irudietako bat hauxe izan da: Barack Obama bera, Nelson Mandelak guztira giltzapeturik eman zituen 27 urteetatik 18 pasa zituen Robben Islandeko kartzelako ziegako leiho txikitik kanpora begira.
Bisitarien liburuan presidenteak zer idatzi duen ere kontatu digute: «Gure familiaren izenean, umiltasunez beterik, justiziarik ezari errenditu gabe aurre egin dioten gizon ausarten lekuan gaude».
Mandelak eraman zuen 46664 preso zenbakia gogoan, emazte Michele eta bi alabekin egin du bisitaldia Obamak ziegara, eta han barruan umiltasunez beteta sentitu dela esan du. Ez naiz ni Mandelak hainbeste urte pasatako lau horma artean sekulan egon, baina seguru nago atetik barrura sartutakoan, eta hainbeste ordu luze han barruan pasatakoaren azalean neure burua irudikatzean, umiltasuna ez dakit, baina itolarri ederra behintzat sentituko nukeela.
Obama umiltasunak jo du apartheid-ari aurre egin zion gizonaren tortura lekuan. Eta galdera datorkit burura: zer pentsatuko ote du umiltasun horretaz hainbeste urtetan epaiketarik gabe Guantanamon dagoen presoak?
Sentitutako umiltasun horrek berehalako eragina behar luke: zenbait erabaki egun batetik bestera hartzen dituzten bezala, Guantanamo ixteko agindua berehala sinatzea.
Agian, Afrikatik bueltan, Guantanamon geldialdia egin, bertako 46664 presoaren ziegara sartu, eta hango leihotik begiratu behar zuen presidenteak. Umiltasuna sentituko ote zukeen kasu horretan ere, edo beste zerbait? Urte batzuk pasa dira itxi egingo zuela agindu zuenetik.
Justiziarik ezari errenditu gabe ausart aurre egin ziotenen aldarean jarri du miresmenez Mandela Obamak. Erabat ados.
Baina justiziarik ezari, errenditu gabe, Guantanamon, ausart, egoera penagarrian irauten ari direnek ere leku bertsua ez ote dute merezi, presidente?

No hay comentarios:
Publicar un comentario