Hotz egin du, eta elur asko bota du aurten New Yorken eta ekialdeko kostaldean. Ia-ia astero izan dugu elurteren bat eguberriak ez geroztik.
Ekaitzaren ostean barealdia etorri ohi den arren, beti geratzen dira zenbait ondorio: Manhattango irla ahalik eta azkarren garbitzen saiatzen diren bitartean, Brooklyn, Queens, Bronx edo Staten Island auzoetako biztanleak kexu dira: "guk ere zergak berdin ordaintzen ditugu, eta gure kaleak ez dituzte hain azkar garbitzen" diote. Biztanle hauetako asko geratu dira, esate baterako, beraien autoak ezin mugitu. Eta horren testigu, argazki hauek.
Hala ere, elurte bakoitzak utzi ohi dizkigu irudi bereziak. Izan ere, New Yorkek, manta zuri batean estalita ere, egunez eta gauez, eder izaten jarraiten du (nahiz eta eguneroko bizimodurako gogaikarria samarra dela onartu, eta pazientzia dosi handixeagorekin etxetik atera behar izaten dugun).
Irudi gehiago hurrengo batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario