Gaur groundhog day da AEBn eta Kanadan, alegia MARMOTAREN EGUNA. Tradizioaren arabera, bi herrialdetako nekazariek gaurko eguna erabiltzen dute neguaren bukaera iragartzeko. Nola? Marmota animaliaren jokaera aztertuz. Lotiak bere babeslekutik atera eta egun lainotua delako bere itzala ez badu ikusten, babeslekua utziko du eta negua azkar bukatuko dela esan nahi du. Alderantziz, ordea, egun eguzkitsua bada eta bere itzala ikusten badu, neguak beste sei aste iraungo dituela esan nahi du.
Gaur New York erabat lainotuta dago. Elur bustia egiten du eta hotz dago kanpoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario