Eastetik, 2012-11-02
Azken egun hauek irudi asko utzi dizkigute. Uholde eta
haizeteek eragindako txikizioekin dute zerikusia ikusgarrienek, baina
kanpainarekin lotura zuzena dutenak ere iritsi zaizkigu. Ireki dezagun
albuma:
Klixk: Obama, Sandy urakanaren krisia Etxe Zurian kolaboratzaileekin aztertzen eta kudeatzen. Klixk: Obama demokrata, New Jerseyn, Chris Christie gobernadore errepublikanoarekin batera urakanak eragindako kalteak ikusten. Aspaldian hain urrun dauden bi alderdietako pisuzko ordezkariak elkarrekin lanean eta elkar goraipatuz. Klixk: Obama etxerik gabe geratutako biktimekin hizketan eta besarkadaren bat edo beste ematen.
Aldatu dezagun kamera. Klixk: Urakanaren ondorioz Romney bere kanpaina ordu batzuetan bertan behera uzten. Klixk: Romney, Ohion, uholdeetako kaltetuentzako janari bilketan parte hartzen. Klixk: Romney Tampan dago hauteskunde ekitaldi batean: biktimentzat laguntza jasotzeko helburuarekin, pantailatan Gurutze Gorriko telefonoak besterik ez dira agertzen.
Argazkiei, irudiei begiratuz gero, beti sortzen dira sentimenduak. Onerako eta txarrerako. Eta sentitutakoaren arabera jokatzen dugu askotan (ez beti). Bi hautagaiek ederki dakite hori. Obama bere funtzioa ondo betetzen ari da krisi egoera honetan. Baina ez dago ukatzerik, eman duen irudiak, erakutsi dituen argazkiak bozketan bere aldeko izango dituelako esperantza duela. Romneyk ezer askorik ezin zuen egin egoera kudeatzean. Eta egindakoan ere, ez da gaizki aritu. Baina erakutsi dizkigun argazkiek haren arerioarenak baino sentimendu bareagoak sortu ditu.
Irudi batek mila hitzek baino balio handiagoa omen dute. Irudirik izan ezean, hitzei heldu beste erremediorik ez dago. Wisconsinen, Nevadan, Coloradon, Ohion… hitzen bidez irudiak sortzea eta botoetan eragitea izango da hautagaien lana. Ea ba nork sortutakoek duten eragin handiena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario