BERRIA, Larrepetit, 2012-12-29
Hamar, 9,8,7,6,5,4,3,2,1, eta pim, pam, pum… suziri
hotsa izango da nagusi urtea amaitzerakoan. Pim, pam, pum eta argi biziz
koloreztatutako zerua Times Squarren eta New York hiriko beste leku
askotan.
Hurrengo egunean telebistaz ikusiko duten arren, eta milaka kilometrora egonagatik, ezagun egingo zaizkie pim, pam, pum horiek eta haiek zeruan sortzen dituzten argi beldurgarriak Afganistan, Siria, Libano eta Palestinako herritarrei.
Pim eta pam ibili dira Alderdi Errepublikanoan Obamari aurre egingo zion hautagaia aukeratu nahian. Eztabaida bat eta pum, golpea atzetik alderdikideari, eta pam bestea ahalik eta azkarren, berehala politikoki odolustutzeko. Azkenean K.O. eta Mitt Romney konbatearen garaile.
Hauteskunde giroan pasatu dugu urtea, pim, hau eta hura agindu, eta pum, hura eta hau gezurtatu. Eta azkenean, pum, pam, pim, etxafuegoak, afroamerikarraren bigarren garaipenean. Ez da aurrekoa adinako tsunamia izan, eta horren faltan, Sandy urakanak ekarritako haizearen txistuak, pam eta pum, milaka familia txikituta utzi ditu.
Pim-pim-pim, Wall Streeteko kanpaia ere isildu zuen East Riverreko urak. Hiritarren patrikek, eskubideek bezala, freskatu aldi gutxi. Ekonomia, hobeto, baina pim-pam-pum ospatzeko aitzakiarik gabe.
Pim-pam aipatzekoa, uniformea eta medailak erortzeraino eragin dion super jeneralaren ohe kontu eta kulebrin-kulebroiak.
Pam, pam, pam, pam… 26 tiro lehor entzun berri dira Sandy Hook Elementary Schoolen. Eta gero, oihartzuna: su armak edukitzeko eskubidea aldatu behar da edo ez?
Urtea pim, pam, pum pasatu da. Albisteen haria aztertuz gero, eta nahiz eta ez diren denak ezpal berekoak izan, good news, no news alkate dela ematen du. Mendian bide berria zabaldu beharrean, baietz lokatz berean hanka barruraino sartu datorren urtean ere?
Urte berri on, osasuntsu eta zoritsua, irakurle.